2021/12/21

JOSTAILU EZ SEXISTAK!!!!

 Gaur,  ongizateko Teresa Laespada diputatua eta medioak  gure eskolan egon dira.

Hezkidetza proiektoaren barnean jostailu EZ sexistak lantzearen garrantzia goraipatzeko etorri da. 

Momentu ederra izan da.




2021/06/19

OPOR EGUNA HAWAIIN


 OPOR EGUNA HAWAIIN

ALOHA!!


Bilboko Kontxa eskolak, Lehen Zikloko ikasle eta irakasleoi 2020-2021 ikasturteko 

azken egunean  Hawaira joateko biletea eman digu.


Bertara heldu ondoren, hainbat tratamentu txokotara gonbidatuak izan gara: 

ileapaindegira, tatuajeak egitera, azkazalak margoztera...


Hori bai egun ederra pasatu dugun Hawaiin!!

Hona hemen egun horretan grabatutako bideotxoa!

https://drive.google.com/file/d/16PLEAMKHIe0Ivmv3xPgiGVqpuO7lefYx/view?usp=sharing

ALOHA!!πŸ’“πŸ’™πŸ’šπŸ’›



2021/06/16

AZKEN TXANGOA

 

ZUBIRIK ZUBIRI


ZUBI HONTATIK

 PASATZEN DENA

HEMEN GELDITUKO 

DELA,

HEMEN GELDITUKO

DELA!

Bigarren mailako ikasleak, ez gara hor gelditu baina primeran pasatu dugu gaur, zubien azpitik pasatu garenean Bilboats itsasontzian!!!!




Gure ingurua aztertzen: Bilboko zubiak

2021/06/08

ARTE PROIEKTUA

 

 ARTE   PROIEKTUA

BILBOKO    MUSEOAREN    ALFABETOA 


Aurtengoan  Arte proiektua  aurrera eramateko, Arte Ederretako Museoko ALFABETOA bilduma iraunkorrean,  oinarritu gara 2. mailakook .

Ikasle bakoitzak hizki bana eginez, alfabetoa osatu dugu guztion artean, 

3 D-an egin ditugu.

Lan eta lan ibili ondoren, proiektuari amaiera emateko, aurreko ostegunean museoko A, B, E eta L hizkien aretoetako artelanak ikustera joan ginen.

Hizkiak eraman genituen bertara eta ordenan jarriz, hurrengo argazkiak atera genituen.

Zein ondo pasatu genuen!!!


Hona hemen argazkiak: 

https://drive.google.com/drive/folders/1KUO2xNlRMrBRqGPDRsDT8cyp_-113W3i?usp=sharing


2021/04/27

LIBURUAREN ASTEA

 








Apirilaren 19tik-Apirilaren 23ra


Astean zehar hainbat mundutan sartu gara, denok etorkin egin gara, ametsetan egin dugu begiak zabalik genituelarik eta gure lotsak eskolako balkoitik behera bota ditugu, liburuei esker.




    Argazkiak/Fotos: 










2021/03/24

KORRIKA 2021 GURE ESKOLAN









Korrika: airea hartu, airea bota.

Korrika: arnasa hartu, arnasa eman

euskarari.

Urrats bakoitzean

ahoan, hitzean,

euskaraz gabiltzala

sentitzean,

adoretzen gara

irteten pistara

euskara bultzatzera

honetara:

KORRIKA, KORRIKA, KORRIKA!

Dabilen harriak, goroldiorik ez!

KORRIKA, KORRIKA, KORRIKA

Dabilen herriak, hizkuntza hilik ez!

KORRIKA, KORRIKA, KORRIKA!

Egin KORRIKA zeuk ere

euskararen alde! 


Argazkiak/Fotos: https://drive.google.com/drive/folders/1W13dTiXErTneS2xyOKCXuLaKBQsy8Mv8?usp=sharing

Bideoa/Video: https://drive.google.com/file/d/1HzSIal4u1j1PdYFz6zxG8zMJsEk_Tis_/view?usp=sharing

2021/02/17

 

2020-2021ko INAUTERIAK

GAUPASA GURE ESKOLAN


Bideoa/VΓ­deo
https://drive.google.com/file/d/1nC2thJOMfEv1X6LCA846lNvVOA7PvL8j/view?usp=sharing




   Gaueko, gauaren eta iluntasunaren jainkoa da.

Era askotara irudikatu izan da, ikusezina, otso beltza edo beste animalia mota baten erara.

Haize bolada baten bidez abisatzen du Gauekok gertu dabilela eta haizeak haren deiadarra ekartzen du:

"GAUA GAUEKOENTZAT, EGUNA EGUNEKOENTZAT"

Ondo lo egin!   πŸ˜΄πŸ˜΄

Amets goxoak izan!  





2021/02/02


KAIXO LAGUNOK!

Hemen gaituzue 2. mailako ikasleak, atsedenaldietan jolasten, gorputzeko posturak lantzen eta soka-saltoan aritzen.


SOKA SALTOAN

KANTAURIKO

 ITSASOAN

OLATUAK GORAKA

ITSASONTZI BAT

IRTEN DA

OLATUEN GAINEAN

HEMENDIK HARA

HANDIK HONA

HEMENDIK HARA

ETA KANPORA.



Kantauriko itsasoan abestia

https://www.youtube.com/watch?v=DdDSgLk49MI&ab_channel=EraNafarroa