2021/12/21

JOSTAILU EZ SEXISTAK!!!!

 Gaur,  ongizateko Teresa Laespada diputatua eta medioak  gure eskolan egon dira.

Hezkidetza proiektoaren barnean jostailu EZ sexistak lantzearen garrantzia goraipatzeko etorri da. 

Momentu ederra izan da.




2021/06/19

OPOR EGUNA HAWAIIN


 OPOR EGUNA HAWAIIN

ALOHA!!


Bilboko Kontxa eskolak, Lehen Zikloko ikasle eta irakasleoi 2020-2021 ikasturteko 

azken egunean  Hawaira joateko biletea eman digu.


Bertara heldu ondoren, hainbat tratamentu txokotara gonbidatuak izan gara: 

ileapaindegira, tatuajeak egitera, azkazalak margoztera...


Hori bai egun ederra pasatu dugun Hawaiin!!

Hona hemen egun horretan grabatutako bideotxoa!

https://drive.google.com/file/d/16PLEAMKHIe0Ivmv3xPgiGVqpuO7lefYx/view?usp=sharing

ALOHA!!💓💙💚💛



2021/06/16

AZKEN TXANGOA

 

ZUBIRIK ZUBIRI


ZUBI HONTATIK

 PASATZEN DENA

HEMEN GELDITUKO 

DELA,

HEMEN GELDITUKO

DELA!

Bigarren mailako ikasleak, ez gara hor gelditu baina primeran pasatu dugu gaur, zubien azpitik pasatu garenean Bilboats itsasontzian!!!!




Gure ingurua aztertzen: Bilboko zubiak

2021/06/08

ARTE PROIEKTUA

 

 ARTE   PROIEKTUA

BILBOKO    MUSEOAREN    ALFABETOA 


Aurtengoan  Arte proiektua  aurrera eramateko, Arte Ederretako Museoko ALFABETOA bilduma iraunkorrean,  oinarritu gara 2. mailakook .

Ikasle bakoitzak hizki bana eginez, alfabetoa osatu dugu guztion artean, 

3 D-an egin ditugu.

Lan eta lan ibili ondoren, proiektuari amaiera emateko, aurreko ostegunean museoko A, B, E eta L hizkien aretoetako artelanak ikustera joan ginen.

Hizkiak eraman genituen bertara eta ordenan jarriz, hurrengo argazkiak atera genituen.

Zein ondo pasatu genuen!!!


Hona hemen argazkiak: 

https://drive.google.com/drive/folders/1KUO2xNlRMrBRqGPDRsDT8cyp_-113W3i?usp=sharing